Sasiarkeologia

Dogū Japoniako eskultura honetan sasiarkeologiak estralurtar baten irudia ikusi nahi du.

Sasiarkeologia hitzarekin ohiko arkeologia metodologiaren arabera sortutako hipotesiak dira. Normalean, teoria hauek sasizientzian oinarritutako kontzeptuak erabiltzen dituzten ofizialki onartuak izan ez diren ideiak erakusteko. Sasiarkeologiak ez du, beraz, metodologia zientifikorik erabiltzen, haien azalpenak ezin dira frogatu eta diskurtso historiko ofizialarekin ez doa bat. Kontzeptu hau defitziteko ere beste hitzak erabili izan dira: Arkeologia fantastikoa, Kriptoarkeologia, Arkeologia misteriotsua...[1] Prentsa horiak edo sentsazionalistak horrelako ideiak askotan zabaldu ditu erakargarriak baitira. Ziur aski teoria zabalduena gizakiaren historian estralurtarrek izan duten eraginaren ingurukoa da. Badira beste adibideak mugimendu politiko zehatzei indarra emateko sortutako ideia sasiarkeologikoak, esaterako naziek Ahnenerbe elkartearen bidez ariar arrazaren sustraiak erakusteko.

  1. S. Williams: "Fantastic archaeology: what should we do about it?", Francis B. Harrold eta Raymond A. Eve: Cult archaeology and creationism: pseudoscientific beliefs about the past. Iowa: University of Iowa Press, 1987.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search